Jarduera / Ingurumen-zerbitzuak

Berziklatu Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko II. Plan Integrala 2005-2016 dalakoaren barruan dago sartuta. Planaren helburuak:

Lehen mailako hondakinen zero isurketea.

Berrerabilpenaren maximizazinoa.

Hondakinetan jasotako materialen berziklapena.

Berziklatuk konponbidea emoten deutse hondakin handiei.

Honeek dira hondakin handiak: aulkiak, oheak, armairuak, altzariak, mahaiak, koltxoiak, sofak, etxetresna elektrikoak (hozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, telebistak...) eta abar. Bolumenagaitik eta daukiezan ezaugarriengaitik, bilketa berezia behar daben hiri hondakinetako batzuk dira.

Berrirabili leitekezan hondakinak espazio zehatz batzuetara pasauko dira, eta, gero, banatu eta salmentarako prestauko dira.

Berrerabilerea Berrerabilerea Berrerabilerea

Berrerabilpenaren onurak:

- Baliabideen erabilerea hobetzen dau eta hondakinak sortzea saihesten dau
- Atmosferaren kutsadura saihesten dau eta aldaketa klimatikoa prebenitzen dau.
- Altzariak, etxetresna elektrikoak, liburuak... prezio onetan eskaintzen ditu.
- Enplegua sortzen dau gizarte-bazterketa egoeran dagozan edo baztertuak izateko arriskuan dagozan pertsonentzat.

Berrerabili ezin leitekezan hondakinak kategoria honeetan sailkatzen doguz:

a) Egurra:
- Garbia
- Zikina

Egurra Egurra Egurra

b) Etxetresna elektrikoak
- Linea Zuria
- Linea Marroia
- Linea Grisa

Etxetresna elektrikoak Etxetresna elektrikoak Etxetresna elektrikoak

c) Balorizagarria: koltxoiak, sofak, somierrak

Beste batzuk Beste batzuk Beste batzuk

INSTALAZIO FLUXUA ESKEMA

Barrio Orkorena, s/n
48530 ORTUELLA
BIZKAIA
Tel.: 94 664 00 82

desarrollado por THE MOVIE SL 2007